415 Zenbakia 2007-11-09 / 2007-11-16

Artisautza

Javier Aramendia. Gozogilea: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

BERE PRODUKTUAK

Produktu ugari ateratzen da artisau, gozogile eta sortzaile honen eskuetatik, baina orokorrean honako sailkapen hau egin dezakegu:

· Pasteltxoak, 30 mota baino gehiago, hala nola kremazko, kafezko edo txokolatezko “petit chôux” direlakoak, kremazko, esnegainezko eta abarrezko hostoreak, hainbat mousse: txokolatezkoa, limoizkoa, gaztazkoa, jogurt eta ahabizkoa, kafezkoa, txokolatezkoa, mugurdizkoa, kiwizkoa, mandarinazkoa, etab.; askotariko tartaletak, esaterako, fruitu askotakoak, muselina kremazkoak, etab.; kanutilloak, etab.

· Tartak: haurrentzakoak, urtebetetzetarakoak, ezkontza edo bataioetarakoak, gaztazkoak, sagarrezkoak, txokolatezkoak, kafezkoak, San Markos, kremazkoak, esnegainezko milorriak, etab.

· Hostoreak 9 produktu-motetan: txokolatezko edo hostorezko palmerak, almendrazko zortziak, txokolate eta kremazko kainak, fruitu lehorrezko errejak, aingeru-adatsezko ferrak, pantxinetak, “coronilla” nafarrak, kremazko zapiak, etab.

· Mila motatako pastak, txokolatedunak eta gabeak, gindarekin eta kolore guztietakoak.

· Tamaina askotako croissantak: urdaiazpiko eta gaztazkoak, txokolatezkoak, fruituzko karakolak. Kremazko erraketak, txokolatezko pinkak, kremazko napolitarrak, pasazko edo txokolatezko briox-ak, azukrerik gabeko opilak, tamaina askotako suitzarrak, esne-opilak, kristinak, gauerdikoak, piratak, entsaimadak, donutsak (txokolatezkoak edo gabeak), errege-uztaiak, etab.

· Errenterian San Markos egunean ohikoak diren opilak.

· Turroietan batez ere txokolatezkoak egiten ditu, baina betiko gorringozkoak eta abar ere bai.

· Barrualde arin eta findun bonboiak.

· Mila zaporetako izozkiak: urra, sagar berdea, txokolatea, jogurta, kafea, esnegaina, limoia, bainila, mugurdia, marakaia, banana, mangoa, tea, melokotoia edota tipula.

Beti ezaugarri berberak helburu:

· KALITATERIK HANDIENA

· ZAPORE ANIZTASUNA

· IKUSGARRITASUN KROMATIKOA (aurkezpena)

Eta batez ere EGUNEKO PRODUKTUAK

Gure artisauak osagai horiek ditu beti kontuan.

Baina gutizia guztien artean milorri-tartek eman diote osperik handiena.

Errenterian egiten diren Erdi Aroko azoketan eta San Tomasekoan hartu ohi du parte. Era berean, 2006an Tolosako gozogintzako azokan izan zen.