414 Zenbakia 2007-11-02 / 2007-11-09

Efemerideak

Efemeridea. 1906ko azaroaren 7an Juan Venancio Arakistain zendu zen Tolosan



Juan Venancio Arakistain. Euskal idazlea (Deba, 1828 - Tolosa, 1906). Euskal tradizio, ipuin eta elezahar biltzailea. Zuzenbidea ikasi ondoren, kazetaritzan ihardun zuen luzaroan eta Azpeitia nahiz Tolosako jabetza-erregistratzailea izan zen. 38 urte zituela (1866), Tradiciones Vasco-Cántabras izeneko euskal ipuin-bilduma eman zuen argitara erdaraz. 1886an Lelo Kantzoa (Leloren Kantua) eman zuen euskaraz Euskalerria aldizkarian. Erdaraz idatzi zituen obra erromantikoek guztiz harrera ona izan zuten bere garaian.