
Gaiak
Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2010 Plana
INDUSTRIA MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
Datozen urteetan Euskal Autonomia Erkidegoa Europan berrikuntzako erreferente bihurtzeko oinarri estrategikoak eta jardun ildoak garatzen dituen planak, 6.714 millioi euro mobilizatzea aurreikusten du 2010 urterarte, hauetatik 2.000 milioi baina gehiago Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu.
Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren 2010 Plana onartu du; hau da, Jaurlaritzaren eta gainerako euskal erakundeen apustu programatiko nagusia, datozen urteetan agente sozial, ekonomiko, teknologiko eta enpresarial guztiek modu eraginkorrean eta konpartituan ekin diezaioten Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomikoari. Izan ere, eraldaketa horretan murgilduta, bere lehiakortasuna hiru zutabe handiren garapenean oinarritzen duen herrialde bat eratzea du helburu:
1. Euskal Zientzia eta Teknologiaren ahalmena eta gaitasuna garatzea.
2. Jakintzaren Gizartea Orokortzea
3. Eta antolamenduetako kalitate-printzipioa sakontzea, erakunde publiko eta pribatu guztietara hedatuz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010 Planaren alorrak
. Aldaketa kulturala bideragarri eta lagungarri izan behar duena –eta ez bakarrik enpresei dagokienez, baita euskal gizarte osoari dagokionez ere- berrikuntza ezinbesteko gisa ikus dezaten, haren gainean etorkizuneko gure ongizatea oinarritzeko.
. Zientziaren garrantzia aitortzea ez bakarrik bikaintasuneko oinarrizko ikerketaren alorrean abangoardiako jakintza sortzeko, baita herrialde gisa erronka sozial, enpresarial eta estrategiko berriak bere gain hartzeko gizarte kualifikatu eta prestatu bat eratzeko ere.
. Oraina bultzatzea da erronka berriak egiteko oinarria, eta oinarri horiek ez dira soilik “made in Euskadi” konstruktoaren inguruan biltzen, gero eta gehiago biltzen baitira “thought in Euskadi” konstruktoaren inguruan.
. Sektore berriak sortzeko premia, gure herrialdearen ekoizpen-errealitatea osatuko dutenak hain zuzen ere.
. Hazteko eta proiekzio globala izateko bokazioa duten enpresa berritzaileak sortzea. Planaren arloak eta jardun-programak
A - Egungo oinarri ekonomikoaren lehiakortasuna hobetzeko arloa. Bultzatzeko tresna nagusiekin “Hastapena, Innova Lankidetza eta Innova Enpresa” eta berrikuntza irekia bultzatzeko programekin (teknologikoa eta ez-teknologikoa).
B - Dibertsifikazio-arloa garatzeko bidean dauden etorkizuneko sektoreetarantz: Biozientziak Nanozientziak Energia alternatiboak Garraio adimendunerako elektronika
Bultzatzeko elementu nagusiekin: Etortek eta Etorgai
D - Politika zientifikoko arloa: Karrera ikertzailearen garapena Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketako Zentroak (BERCak) euskal bikaintasun zientifikoaren erakusgarri. Ikerketa Kooperatiboko Zentroak sendotzea sorkuntza zientifiko-teknologikoko mekanismo gisa, balio handiko enpresa-jarduerak sortzeko gai etorkizuneko sektore eta jardueretan.
E - Ekintzailetza teknologikoko eta oinarri teknologikoa duten enpresak sortzeko arloa: Connect Gunea eta NET oinarri teknologikoa duten enpresa berriak. Baliabideak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren azken helburua 2010erako Euskadiren konbergentzia zientifiko-teknologikoa lortzea da. Horretarako, Euskadin sorturiko BPGaren %2,25 I+Gra bideratzeko ahalegina egitea planteatzen da.
Planak euskal I+Garen finantzaketa pribatuaren eta finantzaketa publikoaren arteko beharrezko oreka atxikitzen du. Horrela, planak mobilizaturiko 6.714 milioi euroetatik Eusko Jaurlaritzak 2.000 milioi eurotik gora finantzatuko ditu eta sektore pribatuak berriz 3.600 milioi euro. Zientzi, teknologia eta berrikuntza planaren helburu kuantitatibo nagusiak 2005 2010
Berrikuntzaren indize sintetikoa 0.35 0.5 I+G esfortzu orokorra 1.43 0.5 BERD 1.13 1.73 BPGren inguruko berrikuntza gastua 3.8
4.3 10 langile baino gehiagoko establezimendu berritzaileak 3.33 42 Esfortzu berritzailea (BPGren inguruko % berrikuntza gastua) 3.8 4.5