
Artisautza
Ezma. Jantzi historikoak eta mozorroak: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Jadanik esan dugunez, Terek eta Belének bi produktu mota nagusi egiten dituzte: A.- Inauterietako jantziak
Eskatutako mozorroak egitea dute berezitasuna, eta oso bitxiak dituzte eginak. Esate baterako, Tuterako Barazkiak Goresteko Asterako, tomate, zainzuri, orburu eta abarren mozorroak egin dituzte.
Inauterietarako, berriz, inork asma dezakeen guztia egin daiteke: karameluen, animalien, deabruen eta abarren mozorroak, esaterako, bai helduentzat, bai haurrentzat. B.- Jantzi historikoak
Alor honetantxe dira egiazki espezialistak.
Haien jantziak erabili dituzte: Kalagorriko eta Mendigorriako erromatar jaialdietan, eta Segurako, Zumarragako eta Ordiziako Erdi Aroko jaietan. Zenbait Errege Magok; azkenekoak, Obanosekoek. Erdi Aroko jai ugaritan. Aste Santuko desfile askotan. Alokatzeko ere, era guztietako jantziak dituzte.
