411 Zenbakia 2007-10-12 / 2007-10-19

Artisautza

Ezma. Jantzi historikoak eta mozorroak: Artisauak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUAK

Bi saltoki dituzte, beren produktuak zuzenean saltzeko; bat Martzillan, beren jantzigintza tailerraren ondoan, eta bestea, Iruñean, beren seme Santiagoren ardurapean.

1944an jaio zen Tere Marín Martzillan. Gazterik hasi zen, garai hartan normala zenez, jostun ikasten, jostun baten etxean. Izugarri gustatzen zitzaionez, bere kasa jarraitu zuen, etxekoentzat eta kanpokoentzat arropa konpontzen eta egiten.

1967an ezkondu zen, Santiago Ezquerrorekin, eta hiru seme-alaba dituzte: Belén (1968an jaioa), Tere (1970) eta Santi (1976).

1992an, Martzillako saltokia ireki zuten, hasieran kirol produktuak saltzeko asmoz, baina Inauteriak heltzean, mozorroak eskatzen hasi zitzaizkien. Horrelaxe hasi ziren mozorrogintzan sartzen, eta, egun, osagarrien salmentarekin ezkontzen dute jarduera hori.

Era berean, beste jantzi mota batzuk ere eskatu zizkieten handik aurrera: antzerti emankizunetarako, azoketarako, etab., eta handitu egin zuten beren produktuen aukera.

1999an, Iruñeko saltokia ireki zuten.

EZMA Campano jenerala kalea, 28 31340 MARTZILLA / NAFARROA Telf.: 948 757 329 www.ezmadisfraces.com EZMA Iturrama kalea, 5 31007 IRUÑEA Telf.: 948 176 358