Euskonews Gaztea
Gaiak: Elgoibarko Altzolatarren Dorretxea
ALVAREZ, Ion Ander GABILONGO, Joseba GORRITI, Ane MARTINEZ, Sara
Elgoibarko Ikastolako lantaldea
Gaur egun Altzolatarren Dorretxea deituriko eraikuntza hau, dokumentu gehienetan Behekodorrea, Beheko plazako dorrea edo Kalebarrengo dorrea izenaz agertzen da. Antzina, berriz Dorrea edo Dorrea izenez ezagutzen zen batez ere. Dorretxea 1978. urteko argazki batean.
Kultur etxea da egun eta Elgoibarko herriaren erdigunean dago kokaturik, Nafarroa plazan zehazki. Baina hiria sortu zenean harresitik kanpo gelditu zen. Dorretxeak garrantzi handia izan du herri honen historian, eraikina zenbait gertakizunen gunea izan baita. Eskuz esku
Historian zehar asko izan dira dorrearen jabeak eta hauei buruzko lehen dokumentuak 1484. urtekoak dira. Orduan Juan Otxoa eta Rodrigo Karkizanokoa agertzen dira dorrearen jabe bezala. Jarraian, XVI. mendearen hasieran, Lope Perez Lasaldekoa eta bere emazte Maria Martinez Arriola izan ziren ugazabak. Hurrengoak beraien iloba Katalina eta haren senar Aszensio izan ziren. Azken hau eta bere seme Bartolome izan dira jabe guztien artean garrantzia gehien izan dutenak, bai ekonomia eta baita gizarte mailari dagokionez ere.
Hurrengo belaunaldietan Altzola deiturako oinordekotza galdu egin zen eta XVII. mendetik XX. menderaino beste deitura batzuk izan ziren: Arriola, Arespakotxaga, Lizaranzu, Jusue eta azkenekoa Iturria. Udalak azken horiei erosi zien azkenik eraikina Kultur Etxe bilakatuz. Armarria
Armarria hiru paneletan mozten da goialdean, eta behean aldiz, burdinsare batean sarturiko otso baten aurpegia ageri da. Altzola familiari dagokionez, Asentsio Altzola itsas kapitaina zen eta bere egintzak gogoraziz galeoi bat erantsi zion armarriari 1604ko dataz. Dorretxearen gorabeherak Dorrea gaur egun.
Historian zehar gertakizun ugari egon dira eraikuntza honen inguruan. Hiria Villamayor de Marquina izenaz sortu zenean, Dorrekua eraiki eta hau harresitik kanpo gelditu zen, Kalebarrengo plazaren bazter batean hain zuzen ere. Altzolatarren dorretxeaz ezagutzen diren lehen berriak XIV. mendekoak dira, zehazki 1484. urtekoak. Hiri-gutunaren arabera, hiribildua harresiz inguratu zenean, kontzeju eta dorretxearen jabearen arteko desadostasunengatik geratu zen harresitik kanpo. Ondorioz, etxeak ezin izan zuen barrukoek zituzten hainbat eskubidez gozatu.
Aurrerago murrua aldarazi zuten arren arazoek jarraitu zuten. Hauek bukatu zitezen 1484an kontzejua, Juan Otxoa Brunanokoa eta Karkizanoko Rodrigo, erabateko akordiora iritsi ziren.
Larrialdietan etxebizitza izan arren, biltoki bezala ere erabiltzen zen. 1652an, esaterako, premiazko bilkura bat egiteko erabili zen Dorrekua.
1822 eta 1823 urteen bitartean, absolutista eta liberalen arteko matxinadaren unerik gogorrenean, Gaspar Jauregi koronel liberalak Dorrea gotorleku bihurtu zuen.
XIX. mende hasieran, Altzolatarren dorretxea udalak erosi zuen eta horrez geroztik hamaika aldaketa jasan ditu, bai barrutik eta baita kanpotik ere: Lasalletarren ikastetxea, maisuen etxebizitzak, telefono publikoak, postetxe eta postarien bizilekuak, musika bandaren lokalak, solfeo ikasgelak?bildu ditu bere barruan. Azkenik, 1990ean jatorrizko itxura mantenduz Kultur Etxean bilakatu zen.
