
Artisautza
Fernando Aramburu. Itsas modelismoa: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Aurrekoetan ere ekarri izan ditugu itsas modelismoan espezializatutako artisauak sail honetara: Julian Loiville Balzategui (EUSKONEWS 253 zbk.) eta Jesus Mª Perona Lertxundi (EUSKONEWS 339 zbk.).
Lehenengoaren fitxan, zinopariei buruz hitz egiteko aprobetxatu genuen. Izan ere, itsasertzeko herrietan ohikoa zen tenpluan itsasontzi baten maketa edo modeloa zinopari gisa eskaintzea, marinelek edo arrantzaleek emandako hitzari lotuta.
Peronaren fitxan, berriz, modelismoaren historiaz jarduteko parada izan genuen, zehazki itsas modelismoaren historiaz, eta baita Antonio de Gaztañeta entzutetsuaz ere. Gaurkoan, itsas modelismoaren beste artisau fin bat dakargu orriotara, FERNANDO ARAMBURU RUBIO, bere espezialitatean maisatutzat hartu dezakeguna.
