401 Zenbakia 2007-06-29 / 2007-07-06

Artisautza

Fernando Aramburu. Itsas modelismoa: Prozesua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PROZESUA

Lan bat egiteko urratsak honako hauek dira:

1.- Lehenengo eta behin, egin beharreko itsasontziaren eta bere zatien eskalako marrazkia egiten du.

2.- Planoa bukatutakoan, fotokopia egiten du eta planoaren zatiak ohol baten gainean itsasten ditu, pieza bakoitza egiteko.

3.- Gero zurezko piezak mozten ditu, atzera-aurrerako zerra baten bidez.

4.- Ondoren, piezak itsatsi eta itsasontzia eraikitzen hasten da.

5.- Pieza batzuk aparte egiten ditu, eta muntatu aurretik margotzen ditu.

6.- Jarraian, itsasontzi osoa margotu eta matrikula jartzen dio.

7.- Pieza guztiak muntatzen ditu.

8.- Behin dena muntatuta, sokak, sareak eta gainerako osagarriak jartzen ditu. Titanic.

9.- Azkenik, oinarria prestatzen du eta, hala badagokio, kristalezko kutxa, hautsez bete ez dadin. Materiala denda espezializatuetan erosten du.