399 Zenbakia 2007-06-15 / 2007-06-22

Artisautza

Bozal & Berasarte. Artisau aiztogintza: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

HISTORIA

Historiaurrean, gizakiak makilak eta harriak erabili zituen bere burua babesteko. Cromagnon gizakiak asmatu zituen harrizko lehen aiztoak.

K.a. 4000 inguruan hasi ziren brontzezko tresnak erabiltzen; Persian, zehazki.

Jadanik K.a. 2290ean, burdinazko tresnak ohikoak ziren Indian, Mesopotamian eta Asia Txikian.

XIX. mendean, aiztogintza industrializatu egin zen, eta sailean egiten zituzten aiztoak, forjaketa, estanpazioa, ijezketa eta leunketa baliatuta, eta kirten-azalak automatikoki muntatuz. Horri esker, merkatu egin zen produktuaren prezioa. Hala ere, oraindik badira sinaduradun aiztoak egiten dituzten artisau bakan batzuk, eta horietako bi dakartzagu gaur foro honetara.