398 Zenbakia 2007-06-08 / 2007-06-15

Euskonews Gaztea

Gaiak: Mutriku, herri turistikoa

GORRITIBEREA, Maider MADARIAGA, Maitane PAGOAGA, Jon ROMERO, Gorka SALEGI, Aiora

DBH 4.mailako ikasleak



Mutriku itsasotik bizi den herri txiki bat da baina turismoa areagotzen ari da. Maldan gora dago antolaturik eta pertsonaia famatu askoren herria izan zen, hauetatik ezagunena Kosme Damian Txurruka. Txurrukari eskainitako estatua.

Neolito arotik bizi da jendea bertan baina ez zen hiri bezala funtzionatzen hasi 1209. urtera arte. Bestalde, XVI. mendean ia guztiz erre zen suteen artean.

Mutrikuk Gipuzkoako alde zaharrik onenetarikoa dauka. Esate baterako, Txurruka plazan Txurruka Jeneralari eskainitako estatua bat dago eta eliza neoklasiko eder bat ere badu. Konde kaletik joaten bagara, Arrieta etxea aurkituko dugu eta pixka bat beherago Zabiel jauregia. Jauregia XVI. mendeko eraikuntza da eta, gaur egun, kultur etxe funtzioa du.

Herriak bi plaza garrantzitsu ditu, Goiko plaza eta Beheko plaza deituak. Beheko plazan bi aldiz eskuinera jotzen badugu, Barrenkalen sartuko gara, hor Olazarra–Mizkia Etxea aurkituko dugu bere armarri eta guzti.

Tranpakaletik behera joaten bagara, Montalibet jauretxea eta Berriatua dorretxea topatuko ditugu. Herriaren beheko aldean arrantza portu zoragarri bat dago eta hor paseo ederrak eman ditzakegu. Langa: Mutrikuko auzorik ederrenetarikoa

Langa auzoa Mutrikutik Debara bidean dago kokatua, Alkolearen gaineko aldean zehatzago esateko. Itsasoari begira eta Kalbaixo mendiaren inguruan dago. Hainbat baserri daude bertan eta txalet asko ere egin dituzte azken boladan, jende asko lasaitasun bila etortzen baita bertara. Langa auzotik Mutriku.

Langa Haundi baserria

Baserri honek historia luzea dauka kontatzeko. Langa Haundi baserria auzoaren erdigunean dago, Langa Txiki baserria eta Langa Etxeberri baserriekin batera. Lehengo gizartea, denok dakigun bezala, oso kristaua zen eta biztanleak elizarekin oso lotuta bizi zuten euren eguneroko bizitza.

Horren adierazle nagusienetako bat Langa Haundi baserria izan da. Garai batean baserri hau ez zen baserria, zeren bertan fraideak bizi ziren, atearen parean Ama Birjina bat zegoen iturri antzeko batekin bere alboan. Teilatuan ere kristautasunaren zeinu garrantzitsu bat zegoen, oraindik ere gordetzen dena: burdinazko gurutzea. Askotan pentsatu izan dugu nolakoa izango zen bertako fraileen eguneroko bizitza baina, zoritxarrez, ez dugu sekula jakingo, ez dagoelako inolako idatzirik ezta aztarnarik ere.

Aitzeta baserria

Aitzeta baserriak ere oso historia luzea dauka atzetik. Garai batean mojen komentua izan zen. Horrez gain, bertan gordeta egon zen Berriatua dorretik ihes egin zuen neska gazte bat, ez zuelako nahi amak aukeratu zion mutilarekin ezkondu. Gaur egun, berriz, oso funtzio desberdina dauka garai batean zuenaren aldean, Aitzeta kanpina delako.