396 Zenbakia 2007-05-25 / 2007-06-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Euskal Herria Zuzenean

ELISSALDE, Bixente CUELI, Mikela IRIONDO ISASI, Aitor

Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak



Euskal Herria Zuzenean Jaialdia urtero udan egiten den besta da. Musika, ikuskagarri eta giro bikaina bat eginik ekaina bukaeran eta uztaila haseran Lapurdin. Aurten ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean ospatuko da. Jende ugari gerturatzen da jaialdira. Besta

Elkarte hau euskal gazterian pentsatzen sortu zen 1992an kultur arloko hainbat eragilez osaturik. Bestalde gazteak festibalean inplikatzea da elkartearen ildoa, bai lanean, bai gauzen prestakuntzan eta baita festan ere.

Festibala barnealdean egiten da; Arrosako gunean 8 urte pasa ondoren, Idauzeko mendiko pentzean lur hartzen du ekainaren amaieran eta uztailaren hasierako hiru egunetan. Nahiz eta gazteak diren jaialdi hunen oinarria, publiko zabal bati dago eskainita besta hau, aktibitate ugariekin. Helburua

Kultura eta populu desberdinen topaketa eta hizkuntza minorizatuen alde, 1996. urtetik L'eurock des peuples contre la world company lemapean egiten den festibal independentea da. Lehen zortzi urteetan festibalaren programazioa musikaz soilik osatua zen, eta geroztik aurrera aldatuz joan da, urtez urte geroz eta arrakasta handiagoa lortuz.

Horri esker festibal berri bat garatzen hari da, betidanik defenditzen diren baloreak atxikiz: altermundializazioa, errespetua, ingurumena eta euskal nortasuna aipatuz eta anitza den animazioa proposatuz. Hala nola, arrazismoaren kontrako borroka, elkar laguntza, elkartasuna eta irekidura bezalako ideiak bezalako ideiak zabaltzen dira elkarte askoren laguntzaz. Aurreko edizio bateko kartela.

Nahiz eta alde batetik momentu latz batzuk pasatu dituen, iazko festibalaren parte hartze eskasa esaterako, lan eginez aurrera atera dira proiektu berriak proposatuz. Zergatik eta zertarako

Festibal honek alter-mundializazio baten aldeko apustua egiten du, jakinez globalizazio prozesua etengabekoa dela. Bestalde herrien arteko elkartasuna eta kidetasuna islatzen ditu festibalak, herri minorizatuen elkarteak eta taldeak gonbidatuz.

Nahiz eta EHZ iparraldeko festibal handiena izan, kontseilu orokorrak 2006ko hitz eman zuen diru laguntza ez du eman azalpenik gabe. Alta, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak eta hainbat herriko etxeek sostengua ekartzen jarraitzen dute festibalari.

Hastapenetik, EHZ-ko arduradunak Max Brisson Kontseilu Nagusiko kultura batzordeko lehendakariarekin bildu ziren. EHZ arduradunek zuten kezka baieztatu zen orduan. Zuberoako jaialdiak ez zuen diru laguntzarik hunkituko 2006ko edizioarentzat. Ahoz hitz emanak izan ziren 12000 eurorik gabe egin beharko zuten beraz.

Erantzun honen arrazoiak zoin ziren jakin dute antolatzaileek bilkuran bertan: jaialdi denboran, pegatina bat banatua izan zen, Jean-Jaques Laserre Kontseilu Nagusiko lehendakaria zuzenki kritikatzen zuena. Pegatina hori leku eta gertakari desberdinetan banatua izan zen (EHZ, Baionako bestetan...).

EHZ antolatzaileek, diru laguntza hori gabe, bakarrik maiatza arte dute sosa elkartzeko bi langileen soldatak ordaintzeko.

Orain, 2007 koaren zain dira. Eskaera egin dute. Normalean, Apirila eta Maiatzaren artean jakinen dute laguntzarik lortuko duten ala ez. Argia dena, da EHZ diru horren laguntza gorrian dela!