
Artisautza
Maite Alkorta. Lore konposizioak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Maite Alkorta Idiakez Donostian jaio zen, 1977ko otsailaren 4an, eta seitik bosgarrena da.
Bere hiriko Amara Berriko ikastolan egin zituen lehen mailako ikasketak. Hurrena, Usandizaga Institutura joan zen, eta gero Artearen Historia ikasi zuen, Gasteizen.
Txikia zenean, alergia zien loreei. Horregatik, bitxiak eta erakargarriak zitzaizkion. Berak uste du hortxe zaletu zela loreekin eta landareekin.
Lore Diseinu ikastaroak egin zituen Mendikoi-Fraisoro Nekazaritza Eskolan (Zizurkil), eta lore-saltzaile laguntzaile agiria eskuratu zuen. Berriki, profesionalentzako Sakontze ikastaroa egin du Zornotzan, eta Ofizial Lore-saltzaile agiria eskuratu du. Espainiako Lore Diseinu Eskolak eman ditu bi ikastaroak. Laster, Maitek ikasten jarraituko du, Lore-saltzaile Maisu titulua bereganatzeko.
Aldi berean, ikastaro monografiko berezi batzuk egiten ditu, “Ezteietarako Lore Dekorazioa”, “Emaztegaientzako Lore-sortak” eta beste batzuk, dakienaren osagarri.
Egun, mintegi batean ari da. Horrekin batera, partikularrentzako eta saltokitarako enkarguak egiten ditu. Maite Alkorta Idiakez J. M. Salaberria kalea, 7-1-2-A DONOSTIA Tel.: 615 720 752 E-mail: maialid@yahoo.es
