392 Zenbakia 2007-04-27 / 2007-05-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Urduña eta inguruetako kirol motak

BURGO, Ibon GONZALEZ, Oier IGLESIAS, Mikel

DBH 4.A mailako ikasleak

Senderismoa

Urduñak mendi ibilaldi ugari egiteko aukerak ematen ditu. Mendi artean kokaturik dago eta horregatik txangoak egiteko abantaila gehiago dauzka. Garobel mendikatean hainbat bidexka daude mendi hauen artean: Txarlazo, Txolope, Goldetxo gaina, Solaiera, Atezabal, Bedarbide, Barrerilla eta Tologorrri. Mendi hauek inguratuz Amurriora irits zaitezke. Mendiak maite badituzu etorri Urduña bisitatzera. Txirrindularitza eta mountain bike

Urduñako mendietan txirrindularitza eta mendi bizikleta egin daiteke. Urduñak txapelketa asko antolatzen ditu urte osoan zehar bere bi mendiko portuez baliatuz:

1. Bi mendi portu dauzka; bata lehenengo mailakoa eta bestea bigarren mailakoa, Barrerilla deiturikoa. 2. Gainera 20km ditu: lauak eta trafikorik gabe. 3. Mendietatik mendi bizikletarentzako aproposak diren bidexkak dauzka. Igeriketa

Igeriketa egiteko zaletasun handia dago herrian, eta dauden igerileku publikoak udan zabaltzen dituzte. Hiru igerileku daude:

-igerileku olinpikoa, 50 metrotakoa. -tarteko igerilekua, 25 metrotakoa. -haurrentzako igerilekua.

Urduñako igerilekuetan bertan taberna bat dago eta janariak ematen dituzte, horretaz baliatuz, han egun polit bat igaro dezakezu. Honetaz aparte, herriko gazteek zaletasun handia daukate presetan sartzeko eta jauzi handietatik botatzeko. Parapentea

Kirol hau egiteko leku aproposa da eta era berean oso ospetsua. Horretarako oso ondo antolatuta dago abantaila handiak dituelako. Parapentea eta delta hegaldia egiteko altueraz 1000m baino gehiagoko aldapak ditu eta 50km luzeraz, eta itsasaldetik etorritako haizeak jotzen du. Haizea barea eta turbulentziarik gabe dator. Gora egiteko lekura iristeko bideak oso ondo antolatuta daude. Aeromodelismo

Aeromodelismoa egiteko bi pista daude herri inguruan. Lehenengoa Delikan aurkitzen da eta bestea Murietan kokatuta dago. Hau Berberena alboan dagoen herri bat da. Askotan txapelketak antolatzen dira baita kontzentrazioak egin ere. Jende asko beste herrietatik etortzen da bai ikustera eta baita parte hartzera ere. Espeleologia

Garobel mendikatea aproposa da espeleologia egiteko. Nahiz eta kobazulo luzeak izan oso arriskutsua da bakarrik joatea. Kobazuloek 40 kilometro neur dezakete. Garobel mendikateak nahiko kobazulo dauzka eta Urduñako hainbat jendek espeleologia egiten du. Hauek guztiak espeleologian adituak diren pertsona batzuekin joaten dira. Golf

Golfa praktikatzeko zelai bat eraiki egin dute gure herrian. Zelai hau igerilekuen alboan dago. Badauka golfean jokatzeko zelai txiki bat, baita zelai ederra ere. Azken hau Zuian kokatuta dago. Urduñan golfa ikasteko aukera eskaintzen dute. Orduña F.C

Urduñako jokalari guztiek Arbieto futbol zelaian jokatzen dute. Herriko helduen taldeak bigarren erregionalean jolasten du. Gazte, kadete, infantil, hasiberri, benjaminak eta neskak bigarren mailan daude. Ez da oso klub ona baina momentu onak pasa ditzakezu. Bere presidentea Carlos Meliton da. Beste zelai batzuk ere egon dira, adibidez, Mariaren Lagundiko futbol zelaia eta La Rondina.