391 Zenbakia 2007-04-20 / 2007-04-27

Artisautza

Lanbera. Zurezko jostailuak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Lehen ere ekarri izan ditugu sail honetara, umeak alaitzeko eta hezteko jostailuak eginez bizimodua ateratzen duten artisauak. Gogora ditzagun Gernikako —Bizkaia— Álvaro Cebrian eta Errenteriako —Gipuzkoa— Juan Carlos Álvarez eta Isabel Ballesteros.

Oraingoan, beste bi artisau jostailugile dakartzagu: José María Bravo Rodado eta Ana Azpiazu Zaratarin. Pasaian —Gipuzkoa— duten lantegian, amets-fabrika txiki bat egin dute. Sarrera hau amaitu baino lehen gogorarazi nahi dizuegu, aurreko fitxetan jostailuaren historiari buruzko laburpen txiki bat egin genuela. Interesa dutenek badute haiek kontsultatzerik.