391 Zenbakia 2007-04-20 / 2007-04-27

Artisautza

Lanbera. Zurezko jostailuak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Bi produktu mota egiten dituzte: A. Zurezko jostailu didaktikoak

Esate baterako: Puzzleak, zenbait mota eta neurritakoak, eskualdeen eta herrialdeen mapak... Figura desmuntagarriak. Trikimakoak. Abakoak. Beste batzuk. B. Zurezko elementu apaingarriak eta baliagarriak Mugikariak: saltokariak, enbor-pikatzaileak, txoriak... Sokaz tira egiteko jostailuak: txakurtxoak, oiloak, elefanteak, zaldiak, kilkerrak, matxinsaltoak, erratzak... Jostailu kulunkariak: zaldiak, sehaskak... Denda espezializatuetan eta artisau-azoketan saltzen dituzte beren produktuak, batez ere Euskadin, eta batzuetan estatuko beste leku batzuetan. Izan ere, askotan joaten dira eskulangintza-azoketara (20 bat aldiz urtean).