389 Zenbakia 2007-04-06 / 2007-04-13

Artisautza

Javier Jiménez. Kopisteri artistikoa: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PROZESUAK

Nola prozesuak hala materialak bakunak dira. Behin oinarrizko asmoa garbi denean, erreproduzitu beharreko motiboa lortu behar da. Hura fotokopiatu ondoren, azken muntaketa egiten da, eta, gero, nahi bestetan erreproduzitzen.

Bere lanetarako, mota askotako paperak erabiltzen ditu: meheak, pergamino erakoak, satinatuak, mateak, distiratsuak, kartoi meheak, poliesterra etab. Eta ondoko hauek: bi fotokopiagailu, bat koloreentzako eta bestea zuri eta beltzentzako; ordenagailua, testuak sartu behar direnerako; muntaketa xafla, guraizeak, kuterra, lekeda, arkatzak, goma, erregela eta, koadroak muntatu behar dituenean, markoak. Baditu, halaber, gillotina bat eta espira metalikoekin koadernatzeko gailu txiki bat.

Lan mate-distiratsuak ere egiten ditu, hau da, marrazkiaren zati bat mate agertzen da adibidez, eta bestea, markoa, distiratsu. Horrek motiboaren sakontasun sentipen interesgarri bat sortzen du. Halaber, metodo hori bera erabiltzen du batzuetan, koadro bateko irudiak edo beste motibo batzuk nabarmentzeko. Horretarako, ezkutatu bezala egiten du mate gelditzea nahi duen aldea, eta produktu kimikoren bitartez indartzen ditu distiratsu utzi nahi dituen guneak.