
Artisautza
Javier Jiménez. Kopisteri artistikoa: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artisauak dioen bezala: “Bera ez da lehian ari fotokopiak egiten aritzen diren beste saltoki batzuekin”. Bera, “kopisteri artistikoa” izen generikoaren pean bildu ditugun elementuak egiten aritzen da, bi fotokopiagailuren laguntzaz.
Javierrek jarduera nagusi bat du. Konposizioren bitartez muntaketak egiten ditu. Ondokoak, adibidez: Bisita txartelak. Bataio edo ezkontza txartelak. Egutegi pertsonalizatuak, bai bezeroak dakartzan argazkiekin, bai loreekin, bai haren hiriaren ikuspegiekin. Txartelak. Armarriak. Koadernoak. Koadroak. Gutunentzako papera eta gutun-azal pertsonalizatuak. Liburu bereizleak. Marko barruan ipintzeko gogoetak, esaerak edo beste elementu batzuk. Etab.
Bere produktuak gauzatzeko, bezeroaren konplizitatea dauka; Javierrek dio bere obra ez dela bakarrik berarena, baizik eta berarena eta eskatzen dionarena. Areago, batzuetan bezeroak berak agintzen dio nondik nora jo lanean.
Egin dituen azken lanen artean, artisauak dio, harro, bera dela kolorezko marrazkiak eta testuak paper mehe-mehean (ezpain-zapi erakoa) ezarri dituen pertsona bakanetako bat. Aipagarria da zer presentzia handia duten loreek haren lanetan. Izugarri gustatzen zaio; areago, batzuetan loreak eta hosto naturalak erabiltzen ditu bere lanak egiteko. Gainera, antzinako argazki bilduma ikaragarri handi bat du.
