Egilea: Kepa Altonaga Argitaletxea: UPV Orrialde kopurua: 333 ISBN: 84-95438-27-5 Ezaugarriak: Jean Etxepare medikua (1877-1935) guztiz apartekoa da gure letren historiako elizgizonen segida kolorebakoan. Liburu bi argitaratu zituen, Buruxkak (1910) eta Beribilez (1931). Lehenengoa biziki ausarta suertatu zen XX. mende-hasierako Euskal Herri santu-jalean, eta Etxeparek etxeko selauruan bahituta gorde behar izan zuen. Areago, andregaiak berarekin hautsi omen zuen. Ziurrenez, horixe da euskal literatura osoko jazokunerik erromantikoena. Aldudeko medikuaren bigarren liburuak, besteak beste zer-eta eboluzionismoa darama enkriptatuta lerro artean, Piarres Lafitte ondotxo jabetu zenez. Aldudeko medikua Haeckel eta Nietzsche bezalako batzuen liburu khiretseri lotu zen. Kontuak kontu, bakardade intelektual erabatekoan higatu zen Jean Etxepareren bizitza.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.