388 Zenbakia 2007-03-30 / 2007-04-06

Euskobooks

Aipamena. Arau hierarkia eta egitura politikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: zenbait problematika

Egileak: Patxi López de Tejada Flores Argitaletxea: Erroteta Orrialde kopurua: 67 ISBN: 978-84-96536-52-4 Ezaugarriak: “Arau hierarkia eta egitura politikoa Euskal Erkidegoan: zenbait problematika” zuzenbide publikoko monografia bat da hiru gai jorratzen dituena: estatutuaren estatutua, hau da, 1978ko Konstituzio Espaniarrak sortutako arau juridiko mota berria suposatzen duen autonomia estatutuaren kokapena ordenu juridikoan, eta zuzenbidearen iturri bezalako statusaren azterketa; estatuko oinarrizko legeria versus autonomia erkidegoaren garapen legeria, bi esparru araugile horien arteko izandako eta egon beharreko elkarrekintza, artikulazio eta tentsioen azterketa; eta foru arauen izaera, foru arauak zer nolako gorputz juridikoak diren identifikatzeari buruzko ikerketa, kasu bakoitzean hipotesiak dakartzan ondorioekin eta beste arauekiko menpekotasunekin. Hiru gaiak gaurkotasun eta gorditasun osoa dute egun aplikatzen den legezko sistemaren garapenean, eta horiei buruzko eztabaida publikoa aberasteko nahian ekarpen akademiko berri bat plazaratzea egokitzat jotzen da.