Egileak: Andolin Eguzkitza y Maitena Etxebarria Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 230 ISBN: 84-7821-599-9 Ezaugarriak: Zortzi kapitulu idatzi ditugu, azkena salbuetsita, bakoitza bere ariketa-sailarekin. Lehenengoan, benetako sarrera bat egiten dugu hizkuntz gaitasun eta hizkuntzari buruz, hots, zientzia linguistikoaren oinarrizko kontzeptuez. Bigarrenean, tipologia da esku artean darabilgun gaia, hizkuntzetan aurkitzen diren tipoen azterketa. Hirugarrenean, hizkuntzen desberditasuna erabiltzen da eta proposatu diren hizkuntza-familien berri ematen. Laugarren kapituluak fonetikaz eta fonologiaz egiten du berba, h.d., hizkuntza naturalek beren funtzioa betetzeko darabilten material fonikoaz. Bosgarrenak morfologia du helburu. Seigarrenak, aldiz, joskera. Zazpigarrena semantikari eskainita dago, esaguraren teoriari. Zientzia linguistikoen alorrean egin daitezkeen sailak dira, azkenez, zortzigarren kapituluaren jomuga. Jakin badakigu beste hainbat gaik ere kapituluak mereziko lituzketela, baina sarrera bat besterik izan gura ez duen oinarrizko testu baten muga batzuk jarri beharrean geunden eta honako hau da geure irakurleei egiten diegun eskaintza. Egile bion burutapenetan oinarrituriko eskaintza, beti halabeharrez batera ez datozen burutapenetan oinarritutakoa hain zuzen ere, baina, eklektikotasun izpiritu batekin, dauden joera desberdinak kontuan hartzen saiatu dena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.