Egileak: Xabier Elortza eta Alex Mungia Argitaletxea: HABE Orrialde kopurua: 18 Ezaugarriak: Munduko leku asko eta askotan bezalaxe, gurean ere hizkuntza bat baino gehiago bizi dira elkarren ondoan. Hizkuntza horiek ikasi eta erabiltzen baditugu, oso egoera aberatsa eduki dezakegu, aukera emango digulako kultura bat baino gehiagoren partaide izateko, adimena, sormena eta komunikazioan sentiberatasuna garatzeko, nortasuna eta autoestimua indartzeko... Hala ere, gure hizkuntza-egoera konplexua ere bada. Hizkuntza bat dago (gaztelania) erabat normalizatua eta bere ondoan euskara, berriz, gutxiagotua eta normalizazio bidean dagoena. Horrek gutako askorengan kezkak eta zalantzak ere eragiten ditu: zer egin dezakegu?, zer da egokiago?, nola joka dezakegu?... Orrialde hauetan horrelako galderei emandako erantzun batzuk aurkituko dituzu, egoera horietan ziurtasun handixeagoz jarduteko aholku batzuk. Horien bidez gonbita egin nahi dizugu hizkuntza-jokabideei buruzko hausnarketak patxadaz egitera. Ea aholku horiek laguntzen dizuten!
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.