386 Zenbakia 2007-03-16 / 2007-03-23

Euskobooks

Aipamena. Maitale koitaduen kronikak

Egileak: Vasco Pratolini Argitaletxea: Aberdania eta Elkar Orrialde kopurua: 500 ISBN: 84-9783-437-2 Ezaugarriak: Kronika honetako gertakariak XX. mendeko bigarren hamarkadan daude girotuta, Italian faxisten eta antifaxisten arteko liskarrik gogorrenak egon ziren urteetan. Giro politikotik harago, herri xehearen bizipenak eta sentimenduak, arazoak eta ilusioak, kezkak eta ametsak, miseriak eta pozak, eta, nola ez, amodioak eta gorrotoak ere kontatzen dizkigu egileak; herri xehea osatzen duten pertsona apalen mosaiko bat erabiltzen du horretarako, beren existentzia eguneroko gertaera txikien arabera neurtzen duten gizon-emakumeak, alaitasunetik baino nahigabetik gertuago bizi direnak gehienetan, baina nolanahi ere aurrera ateratzen asmatzen dutenak. Pratolinik trebezia nabaria dauka gizarte osoarenak diren arazo sozial eta politikoak pertsonaien barne-begiradaren bitartez eszenaratzeko, kaleko jendearen nahigabe eta pozak lirikotasun errealista batez kontatuz. Beroagatik leihoak zabalik dituzten etxeetan, leihotik leihora ahopeka esandako hitzak jasotzen ditu idazleak, bera ere leihoan balego bezalaxe, baina bere burua aparte utziz.