Egileak: Kepa Altonaga Argitaratzailea: Euskaltzaindia eta EHU Orrialde kopurua: 333 ISBN: 84-95438-27-5 Ezaugarriak: Jean Etxepare medikua (1877-1935) guztiz apartekoa da gure letren historiako elizgizonen segida kolorebakoan. Liburu bi argitaratu zituen, Buruxkak (1910) eta Beribilez (1931). Lehenengoa biziki ausarta suertatu zen XX. mende-hasierako Euskal Herri santu-jalean, eta Etxeparek etxeko selauruan bahituta gorde behar izan zuen. Areago, andragaiak berarekin hautsi omen zuen. Ziurrenez, horixe da euskal literatura osoko jazokunerik erromantikoena. Aldudeko medikuaren bigarren liburuak, besteak beste zer-eta eboluzionismoa darama enkriptatuta lerro artean, Piarres Lafitte ondotxo jabetu zenez. Aldudeko medikua Haeckel eta Nietzsche bezalakoa batzuen liburu khiretseri lotu zen. Kontuak kontu, bakardade intelektual erabatekoan higatu zen Jean Etxepareren bizitza. Horrenbestez, mediku idazlea ulertzen ahaleginduko gara, eta izatez, haren biografia eta obra izan dira Etxepare, Aldudeko medikuaren ardatza. Alabaina, hamaika meandrotan barrena abiatuko gara, beti ere Jean Etxepareri inguru-minguruka. Esaterako, mamutaren eta gainerako megafauna pleistozenikoaren suntsipean aztertuko dugu, eta bai meteorito batek kalitu zituen dinosauroena. Edota darwinismoak Euskal Herrian eduki duen sarrera nekosoa. Edota prosa zientifikoaren eredu plebifikatzailea. Eta beste asko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.