Aipamena. Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan: EAEko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan Arartekoak egindako ikerketa
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: ARARTEKO Orrialde kopurua: 283 euskaraz/287 gaztelaniaz Ezaugarriak: Liburu honetan, Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako bizikidetzaren eta gatazkaren gaineko txostena aurkezten zaigu. Hezkuntzaren oinarrizko helburuetako bat da bizikide izaten ikastea, indarkeriarik gabe, pertsona guztiei errespetua izanez, nolakoak diren alde batera utzita. Oinarrizko helburua, beraz, hezkuntza sistemarentzat, baina baita gizartearen talde osoarentzat eta agente sozial ezberdinentzat ere. Mutil, neska edo nerabe guztiek segurtasuna eskainiko dien eta gaitasunak ahalik eta gehien garatzea ahalbidetuko dien giroan heziak izateko eskubidea dute, adina, kondizioa, jatorria, ahalmena edo beste edozein ezaugarri pertsonal alde batera utzita. Familia guztiek dute beren haurrak ikastetxe batera bidaltzeko eskubidea, behar bezala babestu eta heziko dituzten bermearekin. Irakasle orok babesa eta garatzen duen lanarenganako errespetua jasotzeko eskubidea du, bere funtzioak eskatzen duen agintea izanez... Horregatik, ikastetxe ezberdinen arteko bizikidetza praktikan jarri eta ikastea ahalbidetzen duen tokia izan behar du, edozein indarkeria mota, bereizkeria alde batera utziz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.