
Artisautza
Carmen y Maite Martín. Dekoratzaileak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gaur hona dakartzagun pertsonak ez dira batere arruntak artisautzaren arloan. Haien obrak ikusi besterik ez ditugu: etxebizitza, bulego eta bestelako espazioen dekorazioa, altzari zaharrak berritzea, altzari berriak margotzea eta apaintzea, koadroak... Beraiek dioten moduan, “objektuei arima jartzea” dute gustuko, objektuak nabarmentzea, hobetzea. Zaborrerako zeuden gauzak, gure artisauen eskuetatik igarota, elementu apaingarri, atsegin, duin, “objektu arimadun” bihurtzen dira.
