385 Zenbakia 2007-03-09 / 2007-03-16

Artisautza

Carmen y Maite Martín. Dekoratzaileak: Produktua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUA

Gure artisauek zenbait arlo lantzen dituzte: 1. Dekorazioa

Etxebizitza, bulego, denda eta bestelako espazioak dekoratzeko aholkulari gisa eta dekoratzaile gisa dihardute. Horretarako, dekoratu beharreko gunea bisitatzen dute eta bezeroarekin hitz egiten dute, haren zaletasunak ezagutzeko eta neurri-neurrirako proiektu bat prestatzeko; proiektuetan, bezeroak nahi duen oro sartzen dute, altzariak, errezelak... eta baita, hala eskatuz gero, osagarriak ere. 2. Altzariak zaharberritzea

Egurrezko altzariak zaharberritzen dituzte. 3. Objektuen dekorazioa

Altzari zahar nahiz berriak berritzen eta itxuraldatzen dituzte, beren apainduren bidez.

Zinkezko objektuekin ere lan egiten dute, marmitekin eta antzekoekin, esaterako. 4. Pintura Koadroak ere margotzen dituzte, enkarguz; era honetako lanak beraiek dekoratutako espazioetarako apaingarri gisara egin ohi dituzte.