383 Zenbakia 2007-02-23 / 2007-03-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Etxezarre baserria

GALAN BLANCO, Amaia INGUNZA ETXEBARRIA, Eneritz

Etxezarre aurretik eta atzetik. Argazkiak: Amaia Galán.

Laudion dago, Institututik joanda 30 minutu behar dira gutxi gora behera gora ailegatzeko. 2006ko abenduaren 14an joan ginen.

Laudioko baserririk zaharrenetakoa dela esaten dute, XVI edo XVII. mendeetakoa edo. Goi batean kokatua dago, defentsarako leku egokia delako eta bazkaleku onenak goialdean zeudelako; bere sarrera hego-mendebaldera begira dago.

Baserri horretan zazpi belaunaldi bizi izan dira, haietatik lau alokairuan eta hiru jabeak izan direlarik. Lurrak gogor landu behar izan zituzten birraitonak eta bere arrebak etxearekin geratu ahal izateko. Gaur egungo jabea Felisa Zubiaur da.

Lurretan artoa, erremolatxa eta barazkiak landatzen zituzten. Produktu hauek norberarentzat ziren. Baserri ondoko errepidearen beste aldean dagoen soloa lastoa eta garaua banatzeko erabiltzen zen. Basoak Santa Marina ondoan daude. Bertan txerriak, idiak, oiloak, untxiak, behiak, txakurrak eta katuak egon dira. Antzinako gurdia. Argazkiak: Amaia Galán.

Mendixka tontor horretatik beste mendi batzuk ikusten dira: Untzetapiku, Itxina, Gorbea, Larraño, Arraño, Kamaraka, Goikogane, Santa Luzia...

Gaur egun gertatzen dena zera da, baserri zaharrak ez dituela inork nahi, inork ez du baserrian lan egin nahi fabriketan baino, baserriak ez baitu ezer ere ematen.

Azkenean baserriak jausi egingo dira Foru Aldundiak dirua ez duelako eman nahi. Eta hori pena bat izango litzateke gure ondarearentzako.

Nire ustez baserriak oso politak dira eta ez dira zertan galtzen utzi behar.