383 Zenbakia 2007-02-23 / 2007-03-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Delclaux familia eta Laudioko industrializazioa

FLORIDO PEREÑA, Josu



Galgan herrikoa jatorriz, Frantziako Pirinio mendikatean, Delclaux familia Espainiako beira industrian zegoen inplikatuta Laudioko Vidrala enpresa 1965ean sortu baino 100 urte lehenago.

Espainiako lantegien sortzailea Louis Delclaux izan zen, 20 urte zituenean Espainiara inmigratu zuelarik. Delclaux Laudion kokatu zen, Arabako probintzian, eta zohikatz deposituak erabili zituen. Arabako lehen pertsona izan zen tenperatura altuko labe bat hornitzen. Oso azkar bihurtu zen zonalde horretako industriari ospetsuenetariko bat.

Familiaren sarrera beira-industrian semearekin etorri zen, Isidoro Delclauxrekin, Ibarzabal familiaren labeak beira egiteko aprobetxatu egin zituena, metalak egin beharrean. Beste enpresa batzuk ere jarri zituen. Hurrengo belaunaldia, Isidoro Delclaux Arósteguirekin, negozio familiarra handitzen joan zen.

XX. mendearen bigarren erdialdean enpresa asko zeuden: Vidrieras de Arte, Vidrieras de Llodio, Valca, Argón (Praxair), Delta Eléctrica, Tubos Reunidos eta abar.

Goiko hauen menpe zegoen enpresa bat Vidrieras de Alava zen, kristal eta beira lauarekin lan egiten zuena. Laudion sortu zen 1965ean eta beirazko botila produkzioa zuen nagusi. Enpresa berriak bere lehen labea eraiki zuen eta produkzioa 1966. urtean hasi zen 25.000 Tn/urteko egiten zuelarik.

Enpresak azkar handitu zuen bere botila–gama, 12 botila ezberdin lortu zituen arte, eta aldi berean produkzioa handitu egin zen bere eskariak betetzeko.

Vidrieras de Alavak aldakuntza batzuk izan zituen eta nagusienetako bat hauxe izan zen: atzerriko merkatuan hasi zen produktuak saltzen.

Ardo-industria frantsesa asko hazi zen eta, hau dela eta, Vidrieras de Alavak bere hazkundean beste labe berri bat eraiki zuen Laudion. Europa osoan eskariak zeudenez enpresak diru asko irabazi zuen botilen garraioari esker, batez ere.

1977.urtean enpresak botila-gama berriz aldatu zuen, eta kasu honetan botila arinagoak asmatu zituen. Enpresak gero eta ospe handiagoa lortu zuen eta 1981.urtean kontsumo gutxiko labeak erabiltzen hasi zen. Teknologia berri horri esker, gastuak behera egin zuten (%50) eta urte horretan ere aldatu zen enpresaren izena. Izen berria Vidrala da.

1990.urtean Espainiako beirazko botila-enpresen salmentaren arabera 3. postuan zegoen, %14 saltzen zuelarik. Gainera Euskal Herriko beirazko botila-enpresa bakarra zen, eta horrek ospe handiagoa eman zion.

Orain dela gutxi Vidralak lantegi berri bat ireki du Portugalen eta Europan lehen baino askoz gehiago ere saltzen du.