Artisautza
Agustín Chartón. Erlojugilea: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Aurreko batean, Euskonews & Media 285 zbk.an, erlojugile bati eginiko elkarrizketa argitaratu genuen, hain zuzen, José Luis Aranbururi eginikoa. Denbora markatzeko sistemak gainbegiratuz, historiari buruzko sarrera labur bat egin genuen lan horretan, Mesopotamian k.a. 2025. urtean lehen eguzki-erlojua sortu zenetik, gaur egun arte, Egiptoko urezko erlojuak eta Italian k.o. 850. urtean fabrikaturiko lehen erloju mekanikoak barne. Interesa duen irakurleak fitxa horretara jo dezake.
