382 Zenbakia 2007-02-16 / 2007-02-23

Euskobooks

Aipamena. Euskararen sustatzea: Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2006)

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 177 ISBN: 84-95438-28-3 Ezaugarriak: Euskara zaintzea, aitzinatzea, Euskaltzaindiaren zereginetako bat da. Hortaz, helburu hori ahal izateko, Akademiaren erantzukizuna da Euskal Herriko erakunde publikoei behar diren baliabideen bermea aholkatzen eta eskatzea. Eta hala egin du bai, hizkuntza erakunde ofizial den aldetik, erakunde publikoek bere irizpena eskatu diotenean, bai berme hori kolokan jarri edo ukatu izan den bakoitzean, bere kezka sakona jendaurrean hogeita hamarretan batik bat, plazaratu dituen adierazpenak. Adierazpen horiek Euskera aldizkari ofizialean argitaratu izan badira ere, erabat sakabanatuak aurkitzen dira. Hori dela eta, Sustapen Batzordeak adierazpen horiek argitalpen berezi batean biltzea erabaki zuen. Eta adierazpen horiei, gaur egun euskararen estatusa arautzen duten lege-testu hautatuak, eranskin lagungarri gisa, gehitzea. Erabaki horren emaitza da esku artean duzun liburu hau.