Aipamena. Gipuzkoako Batzar Nagusiak: Mendez mende indarrean gaur egunera arte
Egileak: Hainbat Argitaletxea: Eusko Ikakuntza – Sociedad de Estudios Vascos Orrialde kopurua: 269 ISBN: 84-611-1560-0 Ezaugarriak: Euskal lurretan bizi ziren gure arbaso zaharrak aitoren seme-alabak edo kapareak zirela uste ohi dugu maiz, eta harreman politikoetan eredu demokratiko bat zutela, nahiz eta Erdi Aroko inguruko gizarteak feudalak izan eta estamentu zorrotzetan banatuak egon. Gaur egungo historiografiak uste horiek gainditu eta mugatu ditu, iragan idilikoak irudikatuz egindako beste gehiegikeria batzuk bezala. Nolanahi ere, Behe Erdi Aroaren hasieran bazen Gipuzkoan erakunde berezi bat, Ermandade Batzarrak edo Gipuzkoak Batzar Nagusiak izenekoa, eta litekeena da horrek kondaira ehuntzen lagundu izana. Aurkeztera natorkizuen lan bikain honek era trinkoan azaltzen digu zeintzuk diren Gipuzkoako lurraldearen historia politikoari buruz ikerketa zientifikoek ezarriak dituzten zehaztasunak. Lanik berriena dugu Gipuzkoan eta bere Batzarretan gertatutakoei buruz, bai parte hartu edo eragina izan zuten pertsonei buruzkoa ere. Lanaren egilea Mª Rosa Ayerbe entzutetsua dugu, zehaztasun zientifiko zorrotzaren bermatzailea; izan ere, lehen mailako iturriak izan ditu ikerketagai, alegia, garaian jatorrizko agiriak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.