381 Zenbakia 2007-02-09 / 2007-02-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Iparraldeko Euskal Irratiak

LAJAUMIE, Maika OREGI, Xarlot



Iparraldeko hiru euskal irratiak Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza duela 25 urte sortu ziren. Hamasei urtez langile bolondresak ziren, bainan poliki-poliki profesionalak bilakatu dira. Irratia egun osoan ibiltzen da eta 14 orduko bat bateko emankizunak sortzen dituzte.Hiru irrati hauek bateratu eta “Euskal Irratiak” elkartea sortu zuten. Geroztik, igandeko meza, pilota eta presoen familiez egindako emankizunak elkarrekin egiten dira. Gure irratia

Gure irratia 1981an sortu zen Milafrankan. Hamabi pertsonaz osatua da, hauetatik bederatzik denbora osoan lan egiten dute.Bestalde 82kolaboratzile boluntariok irratiaren garapenean parte hartzen dute. Egoitza aldatu zuten Baionatik; Uztaritzera pasatu dira. Antxeta irratia

2001ko abenduan Gure irratiak Antxeta irratia sortu zuen. Irun, Hondarribia, Hendaia, Pausu, eta Biriatu eskualdeetan entzuten da. Xiberoko botza

Xiberoko botza 1982an sortu zen.Irrati libroak sortzeko baimena eman zelarik, lagun multzo bat bildu zen zubereraz euskarazko irrati bat sortzeko xedearekin, hastapenetik euskarari toki garrantzitsu bat uztea eta adierazpen eta informazio gune bat zutik emaiteko asmoarekin.20 urte berantago Xiberoko Botzak bere asmoak bete ditu. Irulegiko irratia.

Irulegiko irratia 1982an sortu zen Irulegin. Denbora pasa eta garatuz joan da,elegi, gaur egun irratia hamar langile eta 60 laguntzailez osatua da.Hauek herrietako berriketariak, kiroletako kolaboratzaileak, kronika egileak dira. Euskarak merezi duen tokia eskaintzea dute helburu,hala nola ehuneko laurogeita hamarra euskarazko emankizunak dira. Irulegiko irratia garatuz joan da ekintza ezberdinei esker: kontzertuak kanpainak,ikusgarriak...