380 Zenbakia 2007-02-02 / 2007-02-09
Zuetako batzuek, ziur asko, badakizue zergatik euskaldunok urtero Agate Deuna eguna ospatzen dugun. Baina ez dakizuenok, edo argi ez daukazuenok hemen dituzue Agate Deuna egun ospetsu horren sustraiak.
Duela 17 mende bizi izan zen Agate, Sizilia uhartean. Dakigunez eztabaida gogor batetik jaio zen kontu guzti hau. Hango gobernadore absolutua, neskazale amorratua zen, eta Agatek ez zuen ezertxo ere jakin nahi berarekin. Atzera bota zuen behin eta berriro, baina gizon boteretsua eta handikia zenez gero, nahi zuena egiteko eskubidea zuela pentsatzen hasi zen gobernadorea, bere esperantza galduak bereganatzeko. Neskatila bat zigortzea erabaki zuen, bortxatu eta torturatu egin zuen, bularrak ebaki zizkion baita ere. Neskatoaren zaurietatik odolezko ibaiak ateratzen hasi ziren bere gorputzean tantarik gabe geratu arte. Neskaren heriotzak Etna sumendian eduki zuen eragina eta hau itzali egin omen zen betiko. Euskaldunok, Agate Deunaren jarraitzaile amorratuak
Euskal Herriko hainbat tokitan eta baita Aiarako eskualdean ere urteroko antzinako jaia ospatzen jarraitzen dugu inauterien atarian. 18 urte betetzen dituzten herritarrek beraien kanta-taldeak osatzen dituzte, eta etxez etxe
joaten dira beraien herrikoei Agate Deunaren koplen antzezpena eskaintzen. Agate Deunaren koplaren egitura metriko eta korala
Agate Deunaren koplan, koordinazioa eta erritmoa konpasatu behar da makilekin ongi antzezteko. Santa Ageda mutilak.
Aintzaldun daigun Agate Deuna bihar da ba Deun Agate etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe. Deun Agatena batzeko gatoz aurten be igazko berberak igaz lez hartu gagizun eta zabaldu zuen sakela.l Ikastolako neska-mutilak beharran aurkitzen gara eskatzen dugu guretzat hobe jarrai gaitezan aurrera. Orain bagoaz alde egitera agur dautsugu gogotik Agate Deuna bitarte dala ez eizu izan dongerik... EUP!! Baita Amurrion ere
Amurrion ospakizuna ez da izaten Euskal Herri osoan egiten den bezalakoa, Amurrio, eta Aiaran orokorrean, urte horretan 18 urte betetzen dituztenek kantatzen dute. Hau da, kintoak ateratzen dira kalera, baina gaur egun askoz ere kolektiboagoa da, geroz eta jende gehiagok parte hartzen du gure urteroko tradizioan.
1914.urtean izugarri hedatu zen, hiru edo lau talde izatetik zortzi talde izatera heldu zen. Urte hartan bertan arazoak egon ziren taldeen artean, liskarrak eta gatazkak, eta horregatik orduko alkateak kanta taldeak debekatzea erabaki zuen, salbuespena kintoen taldea izan zelarik.
Horrela atera gara kalera urteetan zehar, baina gizartea aldatzen doan neurrian tradizioa ere alda daitekeela frogatuz, orain ez dira mutilak bakarrik ateratzen, orain neskek ere hartzen dute parte antzezpenean. XXI. mendean gaude jadanik, ezta? Eta betiko moduan, biltzen dugun diruarekin bazkari ederra antolatzen dugu guztion artean.
Beraz, Santa Ageda egunean (otsailak 4) gonbidatuta zaudete Aiara aldera etortzera eta gure kantuaz gozatzera.