Euskonews Gaztea
Gaiak: Amurrioko Likore Museo berria
Amurrion zabaldu berri duten Likore Museoa Acha familiarena da, aspaldian botilaratzeko eta destilatzeko lantegia izandakoa. Oraindik Taldeak museora egindako irteera.
jardunean dagoen lantegia leku ikusgarria bihurtu da museoarekin batera.
- XVII. mendean, 1663.urtean hain zuzen ere, Andres Acha Gasteizen istripu baten ondorioz hil zen eta Amurrioko elizara eraman zuten lurra ematera.
- Paul Pomès, Bilbora etorri zen asmo eta amets batekin: likore lantegi bat eratu nahian. Manuel Acha, Andresen senidea, Laudion jaio zen 1843an. Trenaren munduan egiten zuen lan, bagoi txikiak garraiatzen. Istripu bat izan ondoren Pomès-en distilategian hasi zen lanean. 1876. urtean Pomès-ek beste lantegi bat zabaldu zuen Aretan eta bertan Manuel gaztea jarri zuen arduradun. 19 urte igaro eta gero likoreen fabrika ireki zuten biek Amurrion.
Bi garaikideak oso ondo konpontzen ziren. Biltegi handia, upeltegi zabalak eta bi lurrin-gailu ( 300 eta 600 litroko alanbikeak) zituen.
Baina lau urteren buruan Paul oso gaixorik jarri eta bere jaioterrira, Frantziara, itzultzen da. Bertan hil zen eta honen ostean Acha-k bere lankidearen zatia alargunari erosi zion. 1891. urtean lantegi osoaren jabe bihurtu zen Acha. Antzinako alanbikea.
Lantegia etapa ezberdinetatik igaro zen eta bere proposamenak hedatu egin ziren. Garai hartan “El tigre” izeneko marka berri bat merkaturatu eta arrakasta itzela lortu zuen. Manuel Achak bere edarien zaporeak eta kalitatea hobetzeko Europako zenbait hiri bisitatu zituen, apur bat lanbide horretan jantziak eta mahatsa destilatzen adituak ziren hiriak, hain zuzen ere.
Bere semeek edariak eta markak arrakastatsu bihurtu zituzten. Haietako batek, Maximinok, Karpy eta O. Trebogad brandyari ospea eman zien.
1940 urtearen inguruan, enpresak Gran Quinado San Roque marka erosi zuen, garaian gehien erabiltzen zen produktuetako bat —gure amamek askotan ume gaixoei arrautza batekin nahastuta gosea sortarazteko erabiltzen zutena. Bestelako produktuak
Bestalde, txirrindularitza pil-pilean zegoenean, hirugarren belaunaldiko Víctor Barañano Acha jaunak, txirrindulari talde bat sortzeko ideia izan zuen. Ilusio handiz eta diru gutxirekin, 1965. urtean Licor Karpy txirrindulari taldea jaio zen.
Gaur egun familiaren bosgarren belaunaldia dugu enpresa gidatzen, eta beraiek sortu dute museoa. Likore famatuenak dagoeneko Karpy likoreaz gain, haiek ekoizten duten Atxa patxarana, uxuala orujo- krema, Mussu, Jamaica rona, Limoncello, eta abar. Bitxikeriak Erabiltzen dituzten laranja azalak eta basaranak
Gaur egun lantegian zortzi langile daude eta bisitan kontatu zigutenez, orain dela asko ez dituztela laranjak erosten, baizik eta bakar-bakarrik haien azalak. Bi motatakoak hain zuzen ere: garratzak eta gozoak. Baita patxarana ekoizteko Urduñako bailaran hartutako basaranak erosiz patxaran berezia lortzen dute, hasiera hasieratik erosi zuten alanbikea erabiliz.
Jubilatuak Acha distilategian biltzen dira, urtez urte aspaldiko garai haiek gogoratzeko.