Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Jojo Bidart. Irulegi Irratiko esataria: Ohartu ginen zerbait egin behar zela eta ikastolekin batera euskararen erabiltzeko tresnak atxeman behar zirela
Noiz hasi zinen Irulegiko Irratian lan egiten? Nik hastapenetik lan egiten dut irratian, hain zuzen ere, 1981. urtetik. Hastapenean, entseguak egiten genituen lagunekin eta horrekin sortu zen Irulegiko Irratia.
Irratia hasi zelarik zoin zen bizitzen zen egoera? Irratien garrantzia, jendeen erreakzioa... Urte haietan egoera aski bortitza zen Euskal Herriaren inguruan , batez ere ikastola batzuen egoerarekin. Irratia sortu genuelarik mesfidantza sentitzen zen jendeen artean. Jendeek galderak pausatzen zituzten, ez zakiten zer zen proiektu hori, gobernuko sorkuntza bat zenetz?jakinez 1981.urtean gobernuaren aldaketa izan zela eta horri esker irrati libreak sortu zirela. Gauza berri bat bezala ikusten zuten baina denborarekin gauzak frango aldatu dira eta gaindituak izan ziren oztopo horiek.
Egoera horretatik abiatuz, zoin ziren irratiaren helburuak?
Guk sortu genuen Irulegiko Irradia bi helburu nagusirekin: Alde batetik, euskaren erabilpena. Nahiz eta ikusi Euskal Herri barnekaldean jendeak euskaraz mintzatzen zirela nagusiki, haurren artean ikusten genuen galtze prozesua abiatua zela. Ohartu ginen zerbait egin behar zela eta ikastolekin batera euskararen erabiltzeko tresnak atxeman behar zirela. Beste aldetik, komunikazio tresna bera. Euskal Herri barnekaldean beharrezkoa zen ere berriak emaitea eta jendeek egiten zituzten gauzak ezagutaraztea herrietan zabaltzeko.
Gaur egungo xedeak aldatu dira?
Gaur egungoak berdin berdinak dira. Galtze prozesu hori ez da ezeztatua izan, alderantziz handitu da. Orain nahiz eta indar handiak eginak izan diren ikastolen bitartez: gela elebidunak, gau eskolak? galtze prozesu hori mantentzen da eta herri komunikazioa baitezpadakoa da. Munduan zehar nagusitzen ari dena da mundializazioaren eragina eta medio nagusi horiek: Frantziatik etorritako telebista edo Espainiatik Hegoaldean. Horren parean eskuan ditugun komunikazio tresnak mantendu behar ditugu.
Garapen bat ikusi duzu irratiaren arrakastari begira?
Bai, arrakasta eta garapena aski fite ikusi genituen. Hastapeneko mezfidantza eta duda horretatik at, jendeek ikusi zuten balio zuela arrazoi ezberdinengatik proiektua aitzina ateratzea. Horregatik entzule kopurua emendatu da utetik urtera.
Zer nolako ekintzak egiten dituzue irratiaren proiektua aintzina eramateko, kontzertu, kantaldietaz?aparte?
Kontzertuak?irratia sustengatzeko eginak dira diru mailan. Nagusiki egiten dugu sustengu kanpaina bat. Etxez etxe, herriz herri, Baxe Nafarroako 70 herrietan besta komiteak edo gazte taldeak laguntzen gaituzte kanpaina horretan. Honela, kanpaina horren denboran hiru astez ekitalde ezberdinak antolatzen ditugu: herri bazkaria, bertsolariak, haurrentzat ikusgarriak, kantaldiak?
Zure ustez, Irulegiko Irratiak garrantzia ote du barnekaldeko familia etxeetan?
Espero dut. Pentsatzen dut baietz, hasteko batzuek entzule direlako, hau da froga nagusiena. Bizkitartean, geroz eta gogo gehiago dugu besteengana joateko eta batez ere pario nagusiena gazteengana joatea da. Jakinez, galtze prozesu hori beti hor dela, eta gu komunikazio tresnaa bat izanki, zergatik entzungo dute Irulegiko Irratia ez baldin badakite mintzatzen euskaraz? Bainan, ez du irratiak bakarrik egiten ahal hori, elemento bat da berreskuratze prozesuan, garrantsitsua da ere ikustea zer maneretan interesatzen ahal ditugu gazteak irratia entzutea.
Gazteak interesatzeko zer nolako emanaldi edo laguntzak ematen dituzue gazteei?
Egiten ditugu kantu eskaintza emanaldiak, jokoak, eta adibidez Nafarroko lizeoko ikasle batzuek parte hartzen dute emankizun berezi batzuetan.
Nola ikusten dituzu Euskal Herriko irratiak geroari begira?
Dependitzen du, hezkuntza politika Euskararen Erakunde Ppublikoak zutik eman duen proiektuak zer fruitu ekarriko duen. Euskararen eta irratien egoeren araberakoa izango da. Jakinez gu partaide garela berreuskaratze prosezu horretan, baina dependitzen du plan horren ondorio guzietaz. Hala ere, nik ikusten dut galtze prozesua aitzinatu egin dela azken hogei urtetan. Nahiz eta indar handiak eginak izan diren elkarteen aldetik, orain gauza berria da hezkuntza proiektu horren bitartez instituzioak ere sartzen direla. Bainan elkarteen lana behar da absolutuki segitu, orain bi gauza horiekin eta tresna horren bitartez beharbada lortuko dugu euskara aitzina ateratzea, nik hori espero dut. Ez da deus irabazia aitzinetik, erran nahi du indarrak segitu beharko direla eta militante lana beharrezkoa izanen dela. Jojo Bidart (Baigorri, 1957)
Batxilergo zintifikoa lortu eta gero, fisikako ikasketak egin zituen Bordelen. Metriza ukan arte Bordelen egon zen eta ondotik Iparraldeko barnekaldera itzuli zen lanaren aurkitzeko. 1981 urtean Irulegiko Irratiaren sorrera bultzatzen du. 1986 urtean, bost edo sei urtez Xalbador kolegioan lan egin zuen fisikako erakasle gisa, beti irratiaren osatzailea izanez. Bernat Etxepare lizeoa sortu zenean, denbora erdiz fisikako erakasle gisa lan egiten hasi zen. Manera horretan bere denbora Irulegiko Irratia eta lizeoko lanaren artean partekatzen du. Aurten Argia saria jaso du baxenafarroako kazetariak, besteak beste,“ gizarteko gai nagusiak sakonki eta aldika umorez jorratzeko duen estilo ezagunarengatik”, Argiaren arabera.