380 Zenbakia 2007-02-02 / 2007-02-09

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zaraobe Institutuaren historia

PEREZ, Aitziber



Artikulu honetan Zaraobeko historia jaso nahi izan dugu, 1952. urtetik aurrera. Urte horretan Amurrioko Lan eta Ertaineko institutua martxan jartzen da. Gabriel Maria de Ybarra izena zeukan eta pribatua zen. Lehenengo ikasle eta irakasleen arteko harremanak desberdinak ziren, institutuan bertan bizi ziren batzuk, jantokia zegoen eta baita lo egiteko lekua ere. Ikasleak txarto portatzen zirenean igandetan geratzen ziren zigortuta institutuan. Gorbata jantzi behar zuten eta gizonezkoena bakarrik zen. Institutuari airetik ateratako lehen argazkia (1960) eta gaur egungo eraikina.

Lehenengo neskak hamabost urte beranduago hasi ziren ikasten bertan, 1967an. Ordura arte ez zuten batxilergoa egiten. Bi urte beranduago euskara ofizialki sartu zen irakaskuntzan eta urte berean lehenengo ikasbidaia egin zuten.

1982an sute larria gertatu zen, gaur egun areto nagusia da salbatu zen parte bakarra. Horregatik eraikin berria egin zuten, orain bezalaxe, eraikin berria egiten ari dira; zorionez ez da bestea erre delako, espazio behar dugulako baizik.

1988an argitaratu zen ikasleen lehen aldizkaria, “La Olla Express” izenarekin. Oraintxe jarraitzen dugu aldizkaria egiten, baina urte bakoitzean aldatzen diogu izena, gure aldizkaria da eta. Zaraobeko lehenengo irakasleak.

Literatur lehiaketa 1995. urtean hasi zen, Lanbide Institutua eta batxilergokoa bildu ziren urtean.

1997an bildu zen Orduñako lanbide institutua, horrela Aiara bailara osotik etortzen dira ikasleak. 1999an interneten argitaratu genuen gure lehen web orrialdea. 2002an bete genituen 50 urte, orduan atera genituen besteak beste liburu eta CD bat, eguna ospatzeko.

Gaur egun baditugu batxilergoko hiru modalitate eta baita prestakuntza zikloak ere.

Bestalde, aipatu behar da badugula telebista emisore bat eta programa interesgarriak urtean behin emititzen ditugu Amurrioko esparruan ikusteko moduan, adibidez ikasbidaiko bideoa, eta abar.