377 Zenbakia 2007-01-12 / 2007-01-19

Artisautza

Tartalo. Serigrafia: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Beraiek sortutako diseinu eta marrazki ederrekin, haur eta helduentzako jantziak serigrafiatzen dituzte: kamisetak, body-ak, adur-zapiak, poltsak, izerditakoak, soinekoak, mantalak eta abar.

Taldeentzako kamiseten diseinu eta serigrafia egiten dute enkarguz.

Sail txikiak egin dituzte honako hauentzat: Hodeiertz abesbatza, Laskorain Ikastola, Tolosaldea Sahararekin, Arrasateko Trikitixa eskola, Maixa eta Itziar, eta Tolosako Udala (hiribildua sortu zeneko 750. urteurrenean).

Marrazkiak osatzerakoan daukaten ahalmen sortzailea azpimarratu nahi dugu, gozamen estetiko hutsa baita.

Zenbait artisau-azokatan eta Erdi Aroko azokatan hartzen dute parte, leku hauetan kasu: Ordizia, Hondarribia, Errenteria, Gasteiz, Donostia, Olite, Gorliz, Lekunberri, Plentzia eta abar.

2004an, Elixabet eta Oihanak denda bat ireki zuten Tolosako Plaza Zaharrean, beraien sorkuntzak zuzenean saldu ahal izateko. Ekainaren azkeneko larunbatean, Ondarroan, kamisetei eskainitako festa egiten da: “Zapato azule”. Tartalok irabazi du Euskal Herriko kamisetarik onenaren saria 1998, 1999, 2000, 2001 eta 2002 urteetan.