377 Zenbakia 2007-01-12 / 2007-01-19

Artisautza

Tartalo. Serigrafia: Artisauak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUAK

Oihana Ugarte Iriarte Tolosan jaio zen 1974an. Derrigorrezko hezkuntzaren ostean, irudia eta soinua ikasi zuen Andoainen (1992-1994). Ondoren, “Marrazki bizidun tradizionala” ikastaroa egin zuen Eskuz produktorearen lokaletan (1995).

1996an, bere ahalmen sortzailea bideratu nahian, serigrafiako bigarren eskuko ekipo bat eskuratu zuen. Teknika horrekin esperimentatuz, eta modu autodidaktan, bere lehenengo marrazkiak serigrafiatu zituen kamisetetan eta oihaletan. Dena dela, hori guztia ez zen posible izango egun hilda dagoen Fernando Perez Iturrioz serigrafoaren ezin eskertuzko laguntza eta gomendiorik gabe.

1997an Oihanak Tartalo firma sortu zuen bere kamiseta serigrafiatuei izena emateko. Eta berehala, Euskal Herriko artisau dendetan ezagutzera eman zituen.

Gutxika, dendentzako lan egiteari uzten joan zen, eta bere artisau-izaerak Euskal Herrian egiten diren artisau-azoketan parte hartzeko aukera eman zion. Ordutik, Elixabet Lópezen laguntza izan du, bai azokako bezeroak artatzeko, bai lantegiko lanean aritzeko.

Elixabet López Elduaien Tolosan jaio zen 1967n eta irakaskuntza du lanbide (ingeles irakaslea da), baina antzerki eta pintura zalea da oso.

1987-1989 urteetan Maite Agirre antzerki taldeko partaide izan zen, eta “BecketI” eta “BecketII” antzerki-lanetan hartu zuen parte.

1990-1991 urteetan, berriz, Pepe Otal-en Bartzelonetako txotxongilo-lantegian (txotxongiloak zaharberritu ere egiten dituzte) egin zuen lan, eta, Malic antzokian eman zuten “Pinochio” lanean hartu zuen parte.

1992an, antzerkiko argien arduradunaren laguntzaile gisa egin zuen lan Sevillako “Palenque”an.

1993an, errejidore lanetan aritu zen Bartzelonako “Teatre Bis-Bidea” antzerki taldean.

1994-2003 urteetan, batez ere ingelesa irakasten aritu zen, beste jarduera batzuk ere egin arren. Horrela ezagutu zuen Oihana, eta lehenengo urratsak ematen hasi zen serigrafian eta artisau-azoketan.

2004an, lan-ordu guztiak Tartalori eskaintzea erabaki zuen.

TARTALO Plaza Zaharra, 10 20400 TOLOSA Oihana Ugarte Iriarte eta Elisabet López Elduayen Usabel pol., 12 b. 20400 TOLOSA / GIPUZKOA Tel.: 943.674990 Web-orria: www.tartalo.net