377 Zenbakia 2007-01-12 / 2007-01-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Euskal herriko rock taldeak 80 hamarkadatik aurrera

LARRINAGA, Jon

4B DBHko ikaslea



Euskal Herria oso aberatsa izan da musikari dagokionez bereziki. Gure taldeak musika estilo asko zabaltzen hasi ziren, haien artean, punka adibidez.

Hasiko naiz 80 hamarkadatik. Hamarkada hau batez ere, izan da ez bakarrik Euskal Herriko garrantzitsuena, baita estatukoa ere. Lehenetariko bat La Polla Records izan zen; 1981ean sortu zen Agurainen. Oso talde deigarria izan da; punka jotzen zuten eta beraien letrak oso bereziak ziren faxismoaren kontra borrokatzen zutelako. Bere lehenengo diskoa Salve izan zen eta taldearen garapenerako izugarrizko eragina izan zuen.

Aipatu barik utzi behar ez dugun talde oso berezia Eskorbuto da, 1980an Bilbon jaio zena. La Polla taldearekin batera punka eta sistemaren kontrako ideiak izugarri zabaldu zituzten, nahiz eta haien arteko harremanak oso onak ez izan.

1981ean R.I.P. jaio zen Arrasaten. Honek ere punka egiten zuen eta, aurretik aipatutako taldeek bezala, Euskal Herriko ideiak defendatzen zituzten baita ere. Haien abestia Odio a mi patria oso famatua izan zen.

Barricada 1981ean sortu zen Iruñean, eta haien estiloa rock bidetik zihoan. Gaur egun talde bizi bat da, eta kontzertuak ematen ditu oraindik.

Kortatu 1984an sortu zen Irunen Fermin Muguruza buru izanda, eta oso talde garrantzitsua bilakatu zen. Su ta Gar eibartarrak.

80ko hamarkadaren amaieran beste estilo batzuk bultzatu ziren. Adibidez, Su Ta Gar taldea 1987an sortu zen Eibarren. Talde hau oso ospetsua da, euskal heavy metala egiten dute taldeko partaideek, eta Euskal Herriko eta Espainiako onenetariko bat da. Beraien hitzak Euskal Herriaren aldekoak dira eta beraien abestirik onenetariko bat Jo ta ke da.

Urte horretan bertan Etsaiak musika talde lekeitiarra hasi zen punk hardcorea egiten. Gaur egun kontzertuak ematen ditu baina taldeko musikari batzuek beren talde propioak sortu dituzte, esaterako, Auok (abeslaria) Pin Pan Pun Band eta Iñigitok (gitarra) Txapelpunk sortu zuten.

Hamarkada honen amaieran Bilbon jaiotako Platero y Tú taldea daukagu. Rock & Roll egiten dute. Aipatu behar 90 hamarkadaren amaieran Marea taldearen sortzea 1997an Berriozarren, Nafarroan. Euskal Herrian baita Espainian ere, Rock & Roll egiten duten talde onenetariko bat da.

Hau izan da gutxi gora behera Euskal Herrian izan den rock garapena, punk estilotik estilo berriak sartu diren arte. Aipatutakoez gainera, gehiago daude baina inportanteenak adierazi ditudala uste dut. Amaitzeko Soziedad Alkoholikako taldekideei nire elkartasuna erakutsi nahi diet dauden putzu horretatik atera daitezen, baita Euskal Herrian dauden rock talde guztiei ere, gure musika, pentsamoldea eta gure hizkuntza aurrera eramateko.