Artisautza
Koki Hernández. Zeramikaria: Produktuak
Zeramika piezak egiten ditu, baita hainbat koloretako artilearekin eginiko ehun-gaiak ere.
Produktu guztiek, bi lerroetakoek, pertsonalitate, freskura eta gaztetasun nabarmena dute.
A.- Zeramika-piezak Torneatuak: Tornuan egiten eta, ondoren, margotzen dituen piezak. Eskultura-piezak: Tamaina txikiko piezak zizelkatzen ditu erregogorrean.
B.- Ehun-gaiak Kolore eta loditasun anitzeko artilea erabiltzen du pieza bakoitza egiteko, ohiko orratzak eta kakorratzak erabiliz.
