375 Zenbakia 2006-12-22 / 2007-01-05

Artisautza

Koki Hernández. Zeramikaria: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

SARRERA

Orain arte argitaraturikoak: Elena Txintxurreta, euskal buztingintza Daniel Fioramanté, buztinlari-eskultorea Luz Ares, “hari idorreko” zeramikaria Fernando Aguirre, erregogorreko eskultorea Paco Presa, mosaikoetan espezializatua María Pilar Ansa, buztinezko irudiak Blanka Gómez, euskal buztingintza Marta Gómez, zeramika artistikoa

Horietan buztingintzari eta zeramikari buruzko datu historiko eta teknikoak aurkituko ditu irakurleak; hori dela eta, ez ditugu hainbat gauza errepikatuko. Gaur aurkeztuko dugun artisaua “elezaharren zeramikari” gisa definituko nuke, eta azalduko dizuet zergatik. Bere lanetan etengabe ageri dira herri-mitologiako elementuak: sorgintxoak, pailazotxoak, bitxiloreak… eta bere grina haurrentzako buztingintza egitea dela dirudi. Gaien apaltasuna eta xumetasuna dela eta, berriz ere, artista bokazioa duen artisau baten aurrean aurkitzen gara.