375 Zenbakia 2006-12-22 / 2007-01-05
Gipuzkoar legegilea eta idazlea, Karmelo Etxegarairen anaia gaztea (Zumaia, 1878 - Durango, 1956). Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak. 1904. urtean Sevillako Entzutegi Probintzialeko Gobernuko idazkari izendatu zuten eta 1910ean Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko idazkariorde. 1922an Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide adarreko kidea zen eta euskaltzain lau urte geroago, Karmelo anaia hil ondoren. 1937an Euskadiko Auzitegi Goreneko lehendakari hautatu zuten. Zuzenbidea, historia eta literatura alorretako gaiak landu zituen bere idatzietan, Euskal Herria, RIEV eta Euskararen Alde aldizkarietan argitaratuak gehienak: “Moción sobre derecho vasco” (1923), “Apéndice al Código Civil” (1925), “El proceso a la Zamacolada”, “A propósito de las palabras belenas”, “Algunas voces vascas usadas en el Fuero de Navarra”, “Euskal Erriko etxeen izenak”, “Lucha de idiomas en Euskadi y en Europa”, “Euskaldunak euskeraz”, eta abar.