?Manezaundi?. Nafar idazle eta margolaria (Luzaide, 1867 - Iruñea, 1948). Donibane Garazin egin zituen lehen ikasketak, eta gero Parisa joan zen margolaritza ikastera. Margolan asko egin zuen, eta haietako batzuk Nafarroako Aldundian daude. Paristik Euskal Herriratu eta Iru?ean hartu zuen bizilekua. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen Eskualduna eta La Voz de Navarra agerkarietan. Denetarik idatzi zuen, artikuluak, biografia laburrak, ipuinak, etab. 1958an, Aingeru Irigaraik Manezaundiren hogeita bederatzi artikulu bildu eta Prosistas Navarros contemporaneos en lengua vasca XX. mendeko Nafarroako euskal idazlariak izenburupean argitaratu zituen. 1990ean, Rosa Miren Pagolak haren Artikulu bilduma argitaratu zuen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.