372 Zenbakia 2006-12-01 / 2006-12-08

Euskobooks

Aipamena. Zergatik euskaraz. Goierriko euskaltegietako ikasleen motibazioak: Ikerketa psikosoziolinguistikoa

Egilea: Maite Otegi Jauregi Argitaletxea: Goierriko Euskal Eskola Kultur Elkartea, Maizpide Euskaltegia Lazkaoko Udala Orrialde kopurua: 199 ISMN: 84-934718-0-1 Ezaugarriak: Euskal Herrian harreman pertsonaletarako eta lanerako euskara behar duela hautematen duenak ahaleginak egingo ditu hizkuntza hau ikasten eta erabiltzen, eta zenbat eta gehiago entzun eta ikusi jendea euskaraz hitz egiten, oduan eta premia handiagoa nabarituko du. Honek badakar ondorio garrantzitsu bat, erantzunkizun apur bat bakoitzaren eskuetan uzten digulako: geuk euskara erabiltzen dugun heinean motibatzen ditugu besteak ikastera eta erabiltzera. Ikaslearentzat premiak agintzen du: Alemanian bici denarentzat alemana ikastea errazagoa da, ez duelako beste irtenbiderik; Euskal Herrian berriz euskara ikastea zailagoa da, beste hizkuntza (gaztelania Hegoaldean, frantsesa Iparraldean) hor dagoelako. Euskara ikastea eta erabiltzea ez da derrigorrezkoa, baizik eta hautazkoa, eta ikasten hasi berri direnek ez dute ikagelatik kanpo erabiltzen, erdaraz komunikatzeko aukera duelako. Honen ondorioz, ikas-prozesua geldoagoa, astunagoa da, eta euskara bereziki zaila den irudipena sortzen da.