372 Zenbakia 2006-12-01 / 2006-12-08

Euskobooks

Aipamena. Benito Lertxundi: Zergatik utzi kantatzeari?

Egilea: Olatz Zugastiri Argitaletxea: La Voz del Folk Orrialde kopurua: 176 ISMN: 9013136-0-6 Ezaugarriak: Lehen aldia da kantutegi baten Benito Lertxundi kantari euskaldunaren 50 kantu ezagunenak biltzen direna. Zergatik utzi kantatzeari? da lan honen izenburua. Kantu bakoitzak melodia, gitarrarako akordeak eta euskaraz zein gaztelaniazko testuak biltzen ditu. Benito Lertxundik bere ibilbide artistikoan 140 kantu inguru grabatu ditu, guztiak 6 E.P. eta 14 disko konpaktuetan eta beste zenbait artistekin egindako kolaborazioetan. Kantu hauetariko batzuk bertsio berriak ezagutu dituzte: Hunkidura kuttunak I eta Hunkidura kuttunak II lanetan jasotakoak, 2005ean zuzenean grabaturiko 40 urtez ikasten egonak lanean bildukoak edo 1998an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatu zuen Ahuen sinfonikoa diskoan daudenak. Urtetako lanaren poderioz Benito Lertxundik oso ezagun bihurtu ditu kantu hauetariko asko. Horregatik lan erraza izan da kantutegi honetarako bere 50 kantu ezagunenak hautatzea. Kantugile moduan bizi izan dituen garai guztietako kantuak, “Loretxoa” bere lehen kantua, amodio eta protesta kantuak, kantu tradizionalak, kantu epikoak, Zuberoako folkloretik datozenak, euskal poeten testuak musikatzean sorturikoak edo Fernando Pessoa portugaldarrarenak edo Khalil Gibran libanoarrarenak. Obra historikoa eta era berean bizi-bizia, hilezkorra.