371 Zenbakia 2006-11-24 / 2006-12-01

Artisautza

Kiara. Vidrio fusing: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

PRODUKTUAK

Hainbat elementu fabrikatzen dituzte, baina oso gutxitan errepikatzen dute pieza bera. Hori dela eta, lan “artistikotik” gertuago daude “artisau-lanetik” baino, bi kontzeptu horien arteko muga non dagoen zehaztea zaila den arren.

Bi eratako produktuak dituzte:

a) Erabileragatik, artisau-azoketara eramateko aproposagoak diren produktuak: mahaierdikoak, erlojuak, ezpainzapitakoak, loreontziak, xaboiontziak, hautsontziak, kandela-ontziak, argazki-euskarriak, etab.

b) Dekorazio-dendei, bainu-dendei, beirategiei eta partikularrei eskaintzen zaizkien neurri eta diseinu bereziko produktuak: beirateak, panelak, ispiluak, argi-plafoiak (bai hormarako bai gau-mahairako), etab.

Enpresentzako serie txikiak egin dituzte.

Beraien produktuak azoketan saltzen dituzte, baita beraien tailerrera inguratzen diren dendei, handizkariei, enpresei eta partikularrei ere. Sarritan joaten dira artisau-azoketara: Hondarribira, Asteasura, Bidegoianera, Donostiara, Ordiziara, etab.