371 Zenbakia 2006-11-24 / 2006-12-01

Artisautza

Kiara. Vidrio fusing: Artisauak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

ARTISAUAK

Arantza Ocio Gasteizen jaio zen 1961ean. Beti izan ditu gogoko eskulanak eta artisautza; horregatik, 10 urtetan zehar irakasle izan zen, eta goi eta behe irazki-harian tapizak egiteko eskolak eman zituen.

2000tik 2004ra Gasteizko Cristalería Versalles, SL enpresan lan egin zuen, beiragintza industrialean eta artistikoan. Bertan, beira manipulatzeko teknikak ikasi zituen.

2005ean bere lagun María José Gordillorekin (Donostia, 1971), lagunentzat Mariajo, bazkidetu eta Bidegoianeko Agerre baserriaren etxabean jarri zuten tailerra.

Gaur egun, beira lantzen dute. Nahiz eta Marijok tailerrean ere lan egin, batez ere, agente komertzial gisa jarduten du, Arantzak bezeroen eskarien arabera egiten dituen beirazko gaiak eta sorkuntzak sustatzeko eta horiei irteera aurkitzeko. “KIARA” Arantza Ocio eta María José Gordillo Agerre baserria Arreka bailara, 1 20496 BIDEGOIAN / GIPUZKOA Posta: kiara_vidrio@mixmail.com Web orria: www.abaco.ya.com/kiara_vidrio