366 Zenbakia 2006-10-20 / 2006-10-27

Euskobooks

Aipamena. San Frantzisko Asiskoa El Grecok pintatua Euskal Herriko koadroak: San Francisco de Asís por El Greco en el País Vasco

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 95 ISBN: 84-7821-614-6 Ezaugarriak: Maiz eskatzen zizkiotela eta, pintore kretarrak San Frantzisko Asiskoaren (1182-1226) erretratu ugari egin zituen, horietako bederatzi bera hil zenean tailerrean utziak, eta guztiak eredu jakin batzuei jarraiki eta ia aldaketarik gabe osatuak. Ez ziren denak, ordea, maitasunaren lana, zenbait obra beste batek eginak antzematen baitira, beharbada bere laguntzaileek pintatuak. Guk dakigunez, laguntzaileetako bat, Francisco Preboste, berarekin “morroi” -“laguntzaile” ulertu behar- etorri zen Italiatik; beste bat bere seme Jorge Manuel zen, 1578an jaioa, eta zeregin berean jardun zuen, halaber, Luis Tristán-ek, 1603tik 1607ra El Grecoren ikasle izan zenak. Dena den, tailerretik kanpo ere kopiak egin ziren, XVII. mendean. Antza, mandatu gehienak artistaren bizitokitik bertatik zetozen, frantziskotarrek Toledon zeuzkaten hamar etxeetatik, eta herritarren bat edo bestek ere San Frantziskoren irudia pintatzeko eskatuko zion, bere izeneko santuaren erretratua edukitzearren, nonbait.