Egileak: Karlos Santiago (Zuz.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 188 ISSN: 0214-9753 Ezaugarriak: Sei hilabeterik behin argitaratzen da hezkuntzari buruzko aldizkari hau. Osorik euskaraz dago eta hezkuntzaren maila guztietako euskal hezitzaileei eskaintzen zaie bereziki, bai eta irakasleen heziketarako eskoletako ikasleei ere. Hezkuntza eta Pedagogiaren arazo orokorrez gain, Euskal Herriaren hizkuntz eta politika-itxuraketa bereziaren ikuspegi bereziak aztertzen dira: hezkuntzaren hizkuntz ereduak, elebitasuna, eskola-sare ezberdinak etabar. Aurkibidea: - Hego Euskal Herriko eskola-liburutegien erabilera, kudeaketa eta funtzionamendua (O. Jimenez / J. F. Lukas / K. Santiago). - Hezkuntza-kooperatiben egoera EAE-n (F. Basurko / X. Galarreta / J. F. Lukas / I. Pikabea). - Zenbateraino ezagutzen dute euskarazko tradizioa irakasle- eta kazetari-gaiek? (J. Maia / A. Beldarrain / M. Serna). - «Erna zite! Beranta gorria dugu!» (Txema Preciado). - Heziketa bereziaren inguruko legediaren garapena Euskal Autonomi Erkidegoan (L. Sepulveda / E. Bernaras / C. Medrano). - Helburu geometrikoen eskuratze-mailaren kategorizazio bidean Van Hiele ereduaren barruan (Joxemari Sarasua / Modesto Arrieta).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.