365 Zenbakia 2006-10-13 / 2006-10-20

Artisautza

Naxari. Xaboiak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Xaboi naturalak egiten dituzte, kontserbatzailerik eta finkatzailerik gabekoak. Ezin dira luzaroan erabili gabe utzi, denboraren poderioz olioak oxidatu eta itxura txarra hartzen dutelako. Horren kontra erabiltzen dituzten antioxidatzaileak ere naturalak dira (bitaminak, erle-argizaria, etab.). “Baldintza normaletan”, hau da, eguzkitan edo bero handitan (adibidez, eguzkiak jotzen duen erakusleiho batean) ez baldin badaude, xaboien hasierako itxura ez da aldatzen hainbat hilabetetan. Hutsean ontziratzeko asmoa ere badute, baina oraingoz ez dira horretan hasiko.

Bi xaboi mota egiten dituzte:

A.- Produktu jakin baten ondorioz, usain eta ezaugarri jakin batzuk dituztenak: adibidez, “aloe vera” landareaz, ilenaz... egindakoak (Kontuz gero! Garbitzeko xaboiak dira denak, eta ez sendagarriak”).

B.- Beraiek “Xaboi picassiarrak” deitzen dietenak. Garrantzitsuena ez da osaera (hori ere zaintzen dute, jakina), hainbat koloretako marrazki geometrikoak baizik, eta xaboiaren forma: lorea nahiz beste edozer dela. Egia esan, koadro txikiak dira, pintura-lanak, edo eskulturatxoak.

Pieza bakoitzari etiketa bat jartzen diote zer osagai dituen zehazteko.

Hamaika motatako xaboiak egiten dituzte, adibidez: “Aloe vera” landarea dutenak: besteak beste, gela.

“Oliba-oliozko xaboia”, produktu horrekin eta erle-argizariarekin egina.

“Ilenaren xaboia”, landare horren elementuak dituena (“basailen” izenaz ere ezaguna, konposatuen familiakoa da eta horren loreak sendagai antiespasmodiko moduan erabiltzen dira).

“Ezti eta oloduna”.

“Te-xaboia”.

“Jojobazkoa”. Jojoba-olioa (simmondsia chinensis), Mexikon hazten den zuhaixkarena, gehitzen zaio.

“Ahuakate-xaboia”.

Bestelakoak.

Artisau-azoketan eta beraien tailerrean saltzen dituzte.

Bestalde, ezkontzetako gonbidatuei oparitzeko xaboiak egin izan dituzte. Sail bat ere egin zuten Donostiako denda batentzat: Kursaalen, Rafael Moneo arkitektuaren eraikinaren, baxuerliebea zeukaten. Enpresen logotipoa daramaten sail txikiak ere egiten dituzte, eskatuz gero.